XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZURA

Objektu arrunt asko egin izan da zurez, eta oraindik ere halaxe egiten dira. Artisauek ondo dakite sortzen dituzten produktu guztiak ez direla berdinak eta esperientziak erakutsi dienari eutsiz, bakoitzerako egokiena den zur-mota erabiltzen dute. Erabiliko den zur-mota hautatzean, zenbait faktorek izaten du eragina, hala nola: inguruan halako edo bestelako zura ugaria izatea, materialaren gogortasuna, kolorea, eragile atmosferikoen erasoa jasateko ahalmena, flexioaren ondoriozko hausturari nola eusten dion, landu ondoren zerroek hartzen duten itxura, leuntzeko eta ebaketa-erremintekin lantzeko erraztasuna, edota zuraren prezio bera.

Zura lantzen duten artisau gehienek kontuan izaten duten beste alderdi bat, mozteko garaia eta une horretako Ilargiaren aldia izan ohi da, euren hitzetan mozketa natura hilik dagoen egin behar izaten baita, hau da, neguan zehar, eta gainera, espezie bakoitzari ilargia-aldiren bat omen dagokio, eta horixe da nonbait zura behar bezala landu ahal izateko, eta gerora pipiak jo ez dezan, egokiena.